XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Enkargatu, Manuel Urkia genduen.
Lagun berriak, Nikolas Etxebeste
Robustiano ere aritzen zen orduak sartzen edo orrela.
Onek panadero egiten zuen lana Lezo'n.
Gauean aritzen zen, eta gero egunez arrobian ordu batzutan.
Geiago ere baziren orrela etortzen zirenak.
Baiñan denen izenak idaztea eziñezkoa da.
Oriek, egun batean etorri eta bestean joan egiten zuten.
Lana, eguneko zortzi ordukoa izaten zen; baiñan bederatzi eta amarrean ere egiten zen.
Nolako eskaera zegoen, ala laneko orduak.
Jaietan bi lagun gelditzen ziren.
Geienetan, Inazio, nere anaia zena, eta Xoraburu'ko Antonio.
Goizeko zazpietarako joaten ziren biak, eta karobiak egiña zegoen karea kendu eta ostera kargatu.
Gero, illunabarrean, berriro ere lan bera egiten zuten.
Eta ori, jaiero-jaiero.
Neroni ere gertatu izan zait lan ori egin bearra.
Askok etzuten nai izaten, ordu txarrak baiziren.
Ordu txarrak eta jaia, gaiñera.
Sagardotegietara ere joan nai izaten zen, eta auek komeriak.